XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Nolaz deritza
- Sakontasunari dagokion neurriari
- Zabaltasunari dagokion neurriari
- Loditasunari dagokion neurriari
- Barnetasunari dagokion neurriari
- Mehartasunari dagokion neurriari
.

3. Zer da?
- Etortzeko egintza
- Bukatzeko egintza
- Igotzeko egintza
- Jokatzeko egintza
- Amaitzeko egintza
.

4. Zer da?
- Egoteko era
- Hizketako era
- Pentsatzeko era
- Jazteko era
- Esateko era
.

JOSKERA Galdegai bezala izen bat duten esaldiak. Aditza SINTETIKERAN dagoenean. ESALDIA BAIEZKOA baldin bada, galdegaia aditzaren alboan aurreko aldetik ipini beharko litzateke eta galdegai ez diren beste gauza guztiak, nahiz denak bi hauen aurretik, nahiz denak atzetik, nahiz aurrean edo atzean banatua.

Hori da egitura: GALDEGAIA - ADITZA. Adibide bezala, pentsa dezagun gaur menditik datorren pertsona aita dela esan nahi dugula eta ez beste inor.

Honela esan dezakegu: Gaur menditik AITA DATOR. Beste esaldi hauk ere zuzenak lirateke horixe bera adierazteko:
Gaur AITA DATOR menditik
AITA DATOR gaur menditik
AITA DATOR menditik gaur
Menditik AITA DATOR gaur
.
Baina aditzaren aurre-aurretik AITA kendu eta beste edozein hitz ipiniko bagenu, ideia arras aldatuko litzateke.

Adibidez: GAUR DATOR aita menditik. Esaldi honetan aita ez dela bihar etorriko, ez zela atzo etorri, gaur datorrela eta ez beste inoiz adierazten dugu.